ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BILUZIRIK
      (1995)

INSTANTE BAT
      (1995)

TRAUMAK
      (1995)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITSASOA EMEA DA

        Ur Apalategi , 1995

 

 

Usaso erdian igerika

Nenbilen denbora haietan

Eta xahutzen nituen nire

Indarrak

Uretik ihes egin nahian.

Besoak azkarki beherantz botatzean

Ia sabel guztia

Uretik airera aupatzea lortzen nuen

Eta mila bider errepikatu nuen

Saialdi zentzugabe hura

Eta noski besoak azkartuz joan zitzaizkidan

Egunero gorputzaren zentimetro bat gehiago

Itsas uretik kanpora aupatzea lortuz

 

Oraindik hegaldatzearen miraria

Zen nire eguneroko ogi gazitua

Eta nekatzeaz aspertu edo aspertzeaz nekatu

 

Nintzen segundu hartan

Itsas orroeari

Adi jarri nintzaion

Eta hau pentsatu nuen:

Itsas orroea emazte erraldoi baten

Gozamen herabe bainan geldiezinaren

Arnas diskretua zela

Eta emazte haundi eta ezkutu hori

Gu guzion hegaldatze saiakera amaigabeek

 

Uretik atera eta berriro sartuz

Gozaarazten zutela

Baina emazte hori delikatua izanik bihotzez

Eta gutaz errukituko balitz bezala

Bere gozamena ahal den manera ixilenean

Jasaten zuela

Jakinik ez genuela inoiz hagaldatzea lortuko

 

© Ur Apalategi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa