ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HAU DA AZPEITIA DIOT
      (1993)

NIK HEGAN EGIN DEZAKET
      (1993)

IRAULTZA HASI BESTERIK EZ DA EGIN
      (1993)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT

        Xabier Aldai , 1993

 

 

          Haren izena ahaztu ziaten

          ahoz-aho ibiltzearen poderioz

          eta txotx egin zuten

          haren gibelarekin

 

lo egin maite haurtxo txikia

ama pozik duzu lotan bazaude maite

zapi zuri batean bildurik zaude

 

hitz guztiak esanahirik gabeko

poemetan gainbeheratzen diren honetan

koldar etsenplurik utzi ezean

botere desegileen isiltasun oinorderik eza

guztiotaz trufatu da

goiza urratu duten kaietan

 

guztiak norbere guda pertsonaletik

bizirik itzuli diren honetan

irabazi gabe amore eman barik

lur honen sustraietan errotzen dira

ezer aldatu gabe oreka zapalduaren

begirada hilobiratzailearen memorian harriz izkribatua

non gure haurrak

galdurik dabiltzan

 

azken usoaren hego astindura

guztiotaz jabetu den honetan

izerdia dario isiltasunari aire etenean

kristalezko enparantzan auka eta

itsaso haizea anklatu

zentzurik gabeko poza zabalduko da

solemnitate usaina betiereko haurtzaroa

non puntarik zorrotzeneko kupula zamatu zaion

original erasotuen defentsa

kristalezko ortze infinitoaren aurrean

 

zaude isil haurra ez egin negarrik

munduak ez du eta zure malkoen beharrik

lolo egin ene kuttun sehaskan zaude

hertsirik begi bat itxita daukazu

ahoa hatz artean harrika jaurtitzeko prest

 

ez naiz fido

neutralen poesiaz

gorbata zeruaz infernua non den badakidanean

opilaren adarretan tropoila-uhuri

                            txahal mihi

 

hona hemen ene anaia arratoi bezatua

hona hemen neutrala hemen paper honetan

ipini du bere zera beti edonon

egun kolorgeak ere bereak ditu

begi ninietan deszifratzen

baforezko belarra bazkatzen hitz baten larrean

jan bila aurrera egin urrats bakoitzeko

gertuago dauka hiltegiaren gorria

mina benetakoa den honetan zerutar jantokiko

hondamenaren labean eskuak igurtzi ditu

nahi ez bezala

satorrek ametzetatik urkaturik abesten diote:

egin maite ene potxolo

egin arren lo lo lo

hegan aingeruak hegan-hegan

nahi zaituzte eraman

hona hemen neutrala

autobusez noa bere ninien itsasoan

taketa bat landatzera

bekokia odoletaraino lohitzen den jakitera

madarikatua norbere izena ahazten ez duena

oi dolua! ezer ez ergela zentzua ezik

oi atsekabea! ezer ez deigarria arrunta guztia

hau mina! ene ergelik gogokoena galdua da

                POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT

 

© Xabier Aldai    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa