ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ENPERATRIZARI
      (1868)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITALIAKO GERLA BERRIAREN GAINEAN

        Joanes Otxalde , 1859

 

 

        Bi arrano bazauden hisia handian,

        Begiak zorrozturik juan den aspaldian,

        Elgar atzeman dute ulau ederrian,

        Bat laster gelditu da hegalak lurrian.

 

Autrixiak azpian zaukan Italia

Salbu Piemontia, leku bat ttipia,

Osoki beretzeko zuen gutizia

Eta botatu harat armada guzia.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Bainan, biba fransesak, biba beti ere,

Juan dira denborarik nehon galdu gabe

Ehun mila soldado gizon baten pare,

Segur zirelarikan aurkitzea lore.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Jeneralak gidari juan dira alegera,

Hekien buruzagi Napoleon bera,

Bakea egiterat ekarria zena,

Gudukan egiterat bortxatu dutena.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Frantziar gerlari gazte aipatuak

Beren buiaz dira ezaxolatuak,

Iduri lehenko soldado zaharrak,

Beldurrik gabekorik, bihotzez azkarrak.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Mont‚bellon agertu lehenik bandera,

Forey jenerala da orduan atera

Etsaia hersatu du lekuen hustera,

Uraz bertze alderat ihes egitera.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Palestroko guduan bigarrena baitzen

Manuel Erregea Zuabekilan zen,

Haukien baionetak ederki jokatzen,

Errakarat etsaia metaka botatzen.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Nola erran, nork aipa heien balentria

Magestan egin dute kolpe bat handia,

Solferinokoa, oi! zoin izigarria!

Ez daite zuzen konda hango sarraskia.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Laur ehun mila gizon ziren elgarrekin

Frantses eta Piemont Autrixianekin,

Egun guzia joka aritzearekin,

Frantsesa gelditu da Bitoriarekin.

 

 

        Bi arrano bazauden...

 

Lehertua etsaiak, lehenik epea,

Eta gero laster du onetsi bakea,

Dezagun beti lauda Enperadorea,

Arras altxatu dauku berriz ohorea.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Bi hilabethe oso gudukan egonik

Frantsesek izan dute laudorio onik,

Heien sartzeko bestek ez dute parerik,

Nihoiz ez da ikusi holako bertzerik.

 

        Bi arrano bazauden...

 

Oi! Arrano superra, hintuen bi buru,

Oraiko aldi huntan, diat nik bat kendu,

Bizirikan hukeien bildotsa larrutu,

Frantziatik ez banintz laster hegaldatu.

 

© Joanes Otxalde    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa