ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GUTAZ ARI ZIREN
      (2003)

ESTAZIOKO TRENAK
      (2003)

ZAUNKA DARRAITE
      (2003)

LANGILEAK
      (2008)

BIRRINDUTAKO ETXALDEAK
      (2008)

INTERROGATORIOAK
      (2008)

EURIAK BUSTITAKO ILUNABARREN ANTZERA
      (2008)

BADITUT
      (2008)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

IN THE DARK SIDE

        Txili Lauzirika , 2003

 

 

in the dark side... ilargiaren bestaldean.

 

Hemen ez dago komunikaziorik,

dena dago konektaturik, dena dago sinkronizaturik.

Hemen bakarrik zaude.

Zaila da superbizitzea.

Saiatu zaitez... ea zerbait lortzen duzun.

Laino grisbera bat soilik

zeharkatu behar duzu Ciudad de Mexico ikusteko...

Antzeko zerbait gertatzen da hona heltzeko.

 

Hemen ez dago gezur ofizialik

inork ez du entzuten

hitzak ez dira existitzen

dena dago konektaturik, demi dago sinkronizaturik,

begi bistakoa existitzen da soilik.

Hemen ez dago komunikaziorik,

laino grisbera bat soilik.

Zaila da superbizitzea

Saiatu zaitez ea zerbait lortzen duzun.

Atzean gelditu ziren planeta urdina eta bere satelite hila,

Saturnoko eraztunak edota Andromedako bidaztiak.

Hemen ez dago gezur ofizialik

Begi bistakoa existitzen da soilik.

Saiatu zaitez ea zerbait lortzen duzun.

 

© Txili Lauzirika    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa