ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

IRU ATSO
      (1925)

TXORI ERIA
      (1925)

ABRA
      (1926)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ETSAI, ORPOAN

        Erramun Maruri , 1925

 

 

Ludi onetan

Etsaik, orpoan,

Esker, eskuyan

Alde denetan.

 

Pinpilinpausa

Jan du Txoriak,

Txori sugeak

Suge beleak.

 

Iru eriotz

Ordu batean

Ta iru mallakok

Elkarren endan.

 

Ludi onetan

Beti onelan

Bat bizi dala

Beste sarean.

 

Etsai, orpoan

Dabil gizona

Ludi zabalan

Zorion billa.

 

Billatzen badu

Billa orduko

Etsaia, orpoan

Aginka dauko.

 

Aginka gauaz,

baita egunaz,

Aginka beti

Jabilko beraz.

 

Gizon bidazti

Beti aurrera,

Ibar onetan

Erbesten zera.

 

Baten tokian

Biar bestea,

Emen lurrean

Olan legea.

 

Urrengorako

Betiraundean,

Sartuak gaude

Elkarren bultzan.

 

Gure bizitza

Bizitz gaxoa

Une bateko

Argi-malkoa.

 

© Erramun Maruri    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa