ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
      (1993)

ARGITZEKE
      (1996)

OLIOZ
      (2001)

STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA
      (2001)

ZURGATZAILE HORI
      (2009)

ERAKUSKETA
(19 Bonsai)

      (2009)

HIRU HITZ
      (2009)

GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN
      (2009)

HEGAN DOAZEN USAINAK
      (2009)

BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

IRAUNKORRA

        Josetxo Azkona , 2009

 

 

Laburra,

laburra da itxaropena

euskaldunen etxean.

Estua,

estua da oso

esperantzari zabaldutako leihoa.

Luzea, luzea da

itxaropen ezak dakarren pena,

eta penak dakarren etsipena.

Itxaropenak, gehienetan,

erdia ustela duela esan ohi da.

Eta hemen ere halatsu.

Baina ez bakarrik erdia ustela.

Hemen, gehienetan, osoa da ustela.

Gizalegean bizitzeko ustea galduta,

etsipena gailendu zaio itxarobideari

euskaldunen etxean.

Itxaropenak berriro behea jo du

euskaldunen etxean.

 

© Josetxo Azkona    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa