A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

MILIA LASTURKO

        anonimoa , XV. mendea

 

 

Zer ete da andra erdiaren zauria?

Sagar errea, eta ardoa gorria.

Alabaia, kontrarion da Milia:

Azpian lur hotza gainean harria.

 

Lasturrera behar dozu, Milia.

Aita jaunak eresten dau elia,

Ama andreak apainketan hobia.

Hara behar dozu,  Milia.

 

Jausi da zerurean harria,

Aurkitu dau Lasturren torre barria,

Edegi dio almeneari erdia.

Lasturrera bear dozu, Milia.

 

Arren, ene andra Milia Lasturko,

Peru Garziak egin deusku laburto:

Egin dau andra Marina Arrazolako.

Ezkon bekio, bere idea dauko.

 

Ez dauko Peru Garziak beharrik

Hain gatx handia apukaduagatik,

Zeruetako mandatua izanik,

Andrariok hala kunpli jasorik.

 

Gizon txipi sotil baten andra zan,

Ate arte zabalean ohi zan,

Giltza porra handiaren jabe zan,

Honra handi asko kunplidu jakan.

 

Arren ene andra Milia Lasturko,

Mandatariak egin deust gaxtoto.

Zerurean jausi da habea,

Jo dau Lasturko torre gorea,

 

Eroan ditu hango jauna eta andrea,

Bata lehen, gero bestea.

Bidaldu dogu zeruetara kartea:

Arren diguela gure andrea.

 

Mondragoeri hartu deutsat gorroto,

Giputz andraok hartu ditu gaxtoto:

Iturriotz kalean andra Maria Baldako,

Arte kalean andra Oianda Gabiolako,

Errebalean andra Milia Lasturko.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko