ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZORTZI TA BAT BEDERATZI

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Ene maitea, errazu,

Zerk hola xangrintzen zaitu?

Ikustera jinen nitzautzu,

Beraz kuraie har zazu,

Amodioz nahi ez badute,

Bortxaz eginen gaitutzu.

 

Ene maiteak igorri

Segeretuian goraintzi,

Ikustera joan nakion

Laster hilen dela naski;

Oi, baduela aspaldi

Ez nauela ni ikusi!

 

Lau eta zortzi hamabi:

Abendoan da Egu'erri...

Maitearekin pasa nitzazke

Nonbait zonbait oren-erdi.

Orenak ere joan litazke,

Izanez ongi-etorri.

 

Ene maitearen jendiak

Oro koleran jarriak,

Ezin jakin dezazketela

Ene gogoko berriak...

E'itekoak egin ditzatela,

Nik eginen tut eniak.

 

Gaizki erakarri naute

Hogenik batere gabe,

Mutil arin bat naizela.

Diruz ere miserable,

Ontsa eta aise nahia,

Lana aldiz guti maite.

 

Aberatsa naiz bihotzez

Bai eta omore onez,

Galda bezote berari

Egia purra ez denetz...

Zortzi ta bat bederatzi

Ez naiz hain xuhur presentez.

 

Pago bat eta bi pago:

Bien artean badago!

Guarda gaztea amari

Gehio agrada zaio,

Amak alaba guardari,

Gogotik emanen dio.

 

Ene maitea, guardarik

Ez duzu behar ni baizik.

Begiratuko zaitut nik

Etxeko etsaietarik,

Hoitabat urte beteta

Libro zaitezke hetarik.

 

Mixel, baduzu espantu

Ninduzuela kasatu.

Samatsetikan kasatuz

Egin dautazu afruntu,

Alabaren bihotzetik

Ez nuzu halere hustu.

 

Euri ondoan ateri,

Bihar, maitea, iguzki.

Eman dautazun fedea

Begira zadazu azkarki.

Ez egin kasu mikorik

Jeloskorren kantueri.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa