ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

URAK HARRIA BOLATZEN

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Urak harria bolatzen,

Urreak marra du doratzen,

Ni maite nauenarenganat joaiten,

Neure penak han erraiten,

Zertarainokoan dudan sufritzen

Gero harek bainu konsolatzen.

 

Ere maitea, orai nik

Nahi nuke jakin zureganik

Zerk zarabiltzan horrela tristaturik

Zure so eztiak oro galdurik,

Hala baduzun beldurkunderik,

Maite bat zoinak ez baitu parerik!

 

Balin banago tristerik,

Ez nagozu arrazoin gaberik,

Lurrean sartu nahi nuke bizirik,

Beraz, zerk eginen deraut plazerik,

Galduz geroztikan bistatik,

Maite bat zoinak ez baitu parerik!

 

Arrosa eder ostoa,

Lurraren barean du erroa;

Usaina goxo izanagatik,

Mudatzen da gaixoa,

Jendiek zer nahi erranagatik,

Nik beti dut zuretzat amodioa.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa