ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

TRONPATZEA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

        Ene urzoņo gaixoa,

        Ore bidian bahoa;

Kasu emak, musde Sarri, ihizlari zorrotz hura,

Haiduru duk; oi, gaizki Petirinalat bahoa.

 

        Urzo gaixoak umilki,

        Erraiten muse Sarriri,

Nahi badu den utsian haren saretan erori,

Utz dezan igaraitera bere usatu bideti.

 

        — Auher duk, auher, urzoa,

        Juratu diat fedia.

Aurthen behin jin behar duk Phetirinala,

Han nik emanen dereiat arthoz eta ziz asia.

 

        — Arthoz hun duzu asia,

        Denan libertatia.

Eni Orhiko ezkurra janhari bat zait hobia,

Angleser ihesitzeko, uzten dut, unten Franzia.

 

        — Ago, urzoa, ixilik,

        Franzian ez duk Anglesik,

Agaramuntek Baionan jinak oro erhaiten tik,

Eztuk Petirinalako zaragoila luze hetarik.

 

        — Fida niz zure erraner,

        Fidago nure hegaler.

Goraintzi erran izezu jiten badira Angleser,

Halaber erranen diet Espainol papo gorrier.

 

        — Mezuler naiza ni uzten,

        Ene sariak hola hesten?

Enaik ez beste behin bortian hotz eraziren,

Ez ere hik beste urthian hire irrigarri emanen.

 

        Urzo ederra, airian

        Arhin bahoa bortian.

Jaun larru xuriak hiri mintzo auherrian,

Hire adin heineko gutik lumak garbi hen kaloian.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa