ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

MAITEAK BILOA HOLLI

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

        Maiteak biloa holli

        Eta koloreak gorri,

Esküko larria xuri, zilar fina üdüri,

Eta bera xarmagarri best' ororen gaineti.

 

        Etxetto bat badizüt nik

        Jauregi baten parerik,

Hartan barnen egonen zira zilar kaideran jarririk,

Ihurk ez beiteizü erranen nahi ez düzün elerik...

 

        Nik badizüt mila ardi

        Bortian artzaineki,

Kataluinan ehün mando bere zilar kargeki,

Hurak oro badütüketzü, jiten bazira eneki.

 

        Badüzia mila ardi

        Bortian artzaineki?

Kataluinan ehün mando zilar diharüreki?

Hurak oro ükenik ere, ez nüzü jinen zureki.

 

        Hela, hela! etxekoak,

        Hasarre omen zaudete;

Alaba, nere emazte sobra dela zaitzue,

Ez emazte, bai amore, hortxe sofri zazue.

 

        Senartako emozue

        Frantziako errege;

Frantzian ez balinbada, Espainakoa bedere,

Espainakoa ezin bada, zerbeit enperadore.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa