ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

MAITEAK ERRAN ZERAUTAN

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Maiteak erran zerautan

Pollit nintzanez.

Pollit, pollit nintzala, bainan

Larrua beltz, larrua beltz.

 

Maiteak erran zerautan

Primu nintzanez.

Primu, primu nintzala, bainan

Etxerik ez, etxerik ez.

 

Maiteak erran zerautan

Moltsa banuenez.

Moltsa, moltsa banuela, bainan

Dirurik ez, dirurik ez.

 

Maiteak erran zerautan

Lanean nakianez.

Lanean, lanean nakiala bainan,

Gogorik ez, gogorik ez.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa