ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

O, PELLO, PELLO

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

O, Pello, Pello!

Logale nuk eta

Jinen niza oherat?

 

Irun ezan eta

Gero, gero, gero,

Irun ezan eta

Gero, gero, bai.

 

O, Pello, Pello!

Irun diat eta

Jinen niza oherat?

 

Astalka zan eta

Gero, gero, gero,

Astalka zan eta

Gero, gero, bai.

 

O, Pello, Pello!

Astalkatu diat eta

Jinen niza oherat?

 

Harilka zan eta

Gero, gero, gero,

Harilka zan eta

Gero, gero, bai.

 

O, Pello Pello!

Harilkatu diat eta

jinen niza oherat?

 

Irazki zan eta

Gero, gero, gero,

Irazki zan eta

Gero, gero, bai.

 

O, Pello, Pello!

Irazki diat eta

Jinen niza oherat?

 

Jos ezan eta

Gero, gero, gero,

Jos ezan eta

Gero,gero, bai.

 

O, Pello, Pello!

Josi diat eta

Jinen niza oherat?

 

Argia dun eta

Bihar, bihar, bihar,

Argia dun eta

Jinen hiz bihar.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa