ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

SALABERRI APEZAREN SAREA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

        Kantatzeko,

Bi bertsu berri banituzke,

        Kantatzeko,

Denboraren pasatzeko,

Konpaina huntan nehor balitz

Plazer duienik entzuiteko,

        Kantatzeko,

Denboraren pasatzeko.

 

        Soramendin

Urzotegi batzu berririk,

        Soramendin,

Jaun apez batek ditu egin,

Ihiztariak bildurik hartuz,

Eta hamabira luis pagatuz.

        Soramendin,

Nahi lukete fortun egin.

 

        Ihizira,

Guazin oro elgarrekilan,

        Ihizira,

Soramendiko lepora.

Han behar dugu errekreatu,

Bai eta ere plazer hartu,

        Apezekin,

Salaberri jaunarekin.

 

        Jaun apeza,

Zu zirade ororen gida,

        Jaun apeza,

Eta ororen forniza.

Mila libera sare berrien,

Aise bilduiak bai zinituien!

        Jaun apeza,

Ez otoi eskandalisa.

 

        Bordeletik,

Fizelak ekarri omen tuzu,

        Bordeletik,

Bidegaraik hautaturik

Marxandisa hoberenetik,

Ez bide da hortaz dudarik,

        Bordeletik,

Espres harat bila izanik.

 

        Sar'egiten,

Apez gizagaizo hori,

        Sar'egiten,

Ez da gaizki akitzen,

Zenbait oilasko hegal janez

Eta pusakafia edanez,

        Sar'egiten,

Ez da gaizki akitzen.

 

        Urzo grisak,

Bazoazte oro airian;

        Urzo grisak,

Azkar tuzue hegalak.

«Trufatzen gituk zuien sarez,

Bai eta ere ihiztariez.

        Soramendin,

Pasaturen gaituk arin».

 

        Urzo oker bat

Harrapatu omen duzu,

        Urzo oker bat,

Ez dakit gizen zenez hanbat.

Hamar ihiztari guardian,

Beldurrez joan zadien airian,

        Urzo oker bat;

Ez dakit gizen zenez hanbat.

 

        «Urzoak gu,

Bagoatzi orai aitzina,

        Urzoak gu,

Hunat joan gabetarik bat».

Murde Salaberrik baluke

Zuentzat ganbera eder bat.

        Urzo grisak,

Hunat joan gabetarik bat.

 

        Apezekin,

Gu ez gaituk laket ganberan,

        Apezekin,

Jaun arropa beltz horiekin.

Debekatu gitie Frantzian;

Biziren gaituk oraino agian

        Espainan,

Heldu den bortz hilabetian.

 

        Konjuratzez,

Behar baitute hunat bildu,

        Konjuratzez,

Nahi badute eta ez,

Saretan sarrarazi fite,

Jaun apezaren hitzen bertutez,

        Konjuratzez,

Nahi badute eta ez.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa