ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

SALBATORE GORA DA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Salbatore gora da Garazi aldean,

Ni ere han nündüzün igaran astean,

Debozione gabe bai sentoralean,

Ene gazte lagünak han beitziradean.

 

Bortietan artzain 'ta ez jaisten ardirik,

Untsa jan, edan, eta egin lo zabalik,

Mündian ez ahal da ni bezain irusik,

Ez nüke segür nahi bizitze hoberik!

 

Izar bat jeikiten da goizerri aldeti,

Argi eder batetan, leinürü bateki,

Erien sendotzeko poteriareki,

Uni jin egin dio nik hari segürki.

 

Izar hura jiten da boztarioreki,

Zelialat emanen naiala bereki,

Hitzaman diriozüt nik hari saminki,

Haren zerbütxaria nizatela beti.

 

«Amorio zaharra, behar hait kitatü,

Anitx pena dereitak hik eni kausatü;

Maite berri bat zitak ezpiritian sartü,

Hari behar deroat bihotza libratü».

 

«Amorio zaharrak zütia jenatzen,

Berri baten jitiak anitx agradatzen?

Zü ere gaztettorik hasia maitatzen,

Hoberik düzünean orai ni kitatzen!».

 

«Zunbat aldiz nigarrez egin dit ütürri,

Zü zinadeala kausa amak eraginik!

Arrazu 're ziala sobera badakit,

Zeren zützaz benintzan xarmatürik beti».

 

«Kitatzeko sujeta zer ote ahal den,

Ahal bezain barnati niagozü pentsatzen.

Ene buria deusetzaz ez dit aküsatzen...

Inozent nüzü eta zü joan zite arren!».

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa