ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

KOMENTUKO PARETAK

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Zazpi eihera baditut erreka batean,

Zortzigarrena aldiz etxe saihetsean,

Hiru uso doazi karrosa batean,

Hetarik erdikoa ene bihotzean.

 

Etxea omen duzu ongi teilaztatu,

Ganbera berri bat ere bai pintatu,

Erdiko uso horren perilik ez duzu,

Horren enplegua auzuan baduzu.

 

Ene aitak et' amak zutenean jakin

Amodiotan ginela biak elgarrekin,

Enganioz ninduten plazarat ekarri

Eta lagun batekin komentuan ezarri.

 

Zure aita deia hoin gizon krudela,

Komentuan baitzerauzka kriminel bat bezala?

Gure amodioa hoztu nahia da;

Bainan ez du eginen, tronpaturen baita.

 

Ai, aira banindadi ainera bezala,

Ardura joan nindaite komentu leihora

Eta maitearekin han pasa denbora,

Bien pena-dolorez guk elgar kontsola.

 

Komentuko paretak, oi pareta finak!

Ofiziale onek dirade eginak,

Doblezka badituzte leihoetan burdinak...

Maitearen ikustera ni ezin sar hara!

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa