ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

JUDU ERRATUA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Ote da mundu huntan deusere gai denik,

Judu herratuari konpara daitenik?

Nik ez dut uste baden nehon miserablerik,

Haren zortiari hurbil daitekenik.

 

Egun batez pasatzean hiri baten aldetik,

Burjes batzu zitzaizkon jarraiki ondotik,

Zioten ez zutela ikusi gizonik,

Harek bezain bizarra luzea zuenik.

 

Ikusi zutenean beren presentzian,

Zenbait estrainer zela jarri ziren dudan,

Arropa forma bat soinian, zela adin haundian,

Langile bat bezala taulierra aitzinian.

 

Erran ere zioten «Egun on nausia!

Desiratzen ginuke zure mintzatzia,

Satisfa dezagun gure desirkondia,

Bai eta ere akorda hemen dringatzia.»

 

Aitortzen derauziet malur bat dudala,

Ez ziteztela duda, egia bera da,

Euri edo denbora on, beti kurri nabila

Nehon ez naite geldi, joan behar aitzina!

 

«Ostatuan sar zaite gurekin, gizona,

Edatera emanen daizugu arnoa,

Errezibi dezaguzu gure ofrimena

Borondate onean egiten daizuguna».

 

Ostatuian sar nindaite ziekin gogotik,

Bai eta ere edan zien arno hunetik;

Ni ezin jar naiteke... edanen dut xutik,

Tormentek hartzen naute geldituz geroztik.

 

«Aitortzen deraizugu kurios girela,

Zure adinaren berri jakin nahi ginukela,

Ehun urte baituzula iduritzen zaigula,

Edo zure bisaia tronpos da bertzela».

 

Ene hezurrak dira arras gogortiak,

Bai eta ere urtez anitz kargatiak,

Hemezortzi ehun urte baitut pasatiak,

Hetaz izan zizte, oi, segurtatiak.

 

«Zu ote zira bada gizon famatua,

Mundu guzia baita ongi estonatua?

Satisfa dezaguzu gure izpiritua.

Eia zu zarenez, Judu herratua».

 

Izraelgo hirian izan niz deitua,

Jerusaleme famos hirian sortua,

Satisfa bedi beraz zien izpiritua,

Jaunak, ni nuzie bai, Judu herratua.

 

Munduia pasatu dut bosgarren aldian,

Orai berdin abanxu seigarrenian,

Bakotxak hiltzen dira nor bere aldian,

Eta ni ezin hilez nabila mundian.

 

Europan ikusi dut heriotze anitz,

Mihiz esplikatzea posible balitz,

Espreski horietan izan niz,

Nola edo zerbait ere gisetan hil nahiz.

 

Pasatu izan nintzan hiri, herrietan,

Kausitzen ahal nintuen gerla guzietan,

Etsenplu hartu izan aisa horietan,

Herioak ez duela indarrik ni baitan.

 

Leihorra pasaturik, egin itsasoa 're,

Geldituren ninduela agian hark ere;

Nik samur nahi eta denen adiskide,

Enetako berdin du, oi, edozein bide.

 

Nik ez dut zorrik 'iten batere etxetan,

Ez eta hartzekorik nehon bazterretan,

Beti bost sos sobera baditut sakeletan,

Euri edo denbora on toki guzietan.

 

«Entzuten ginituen munduian erranak,

Amens batzu zirela haren arrazoinak;

Ongi ikusten tugu zure trabailuak,

Bai eta ere sinesten direla egiak.

 

Zure ospe haundiak estonatzen gaitu,

Gure izpirituan dudatzen baigitu,

Dudarik gabe duzu ongi merezitu,

Jaunak zituenean zu hola punitu».

 

Neure gaizki haundia, erranen egia,

Gaizki tratatu nuen nik Jesus maitia;

Izan behar-bidian urrikalmendia

Zerbitxatu izan nuen krudelitatia.

 

Jesus jiten zelarik Jerusalemetik

Kurutze saindu hartaz ongi kargaturik,

Galdegin izan zerautan umiliaturik,

Eia plazer nuienez, bortan pausaturik.

 

Nik, buruia nahasia eta errebela,

Ezetz erran nakon, se'urki, berehala:

«Habil hortik aitzina, habil kriminela»,

Haren han pausatzeaz afrontu nuiela.

 

Jesusek erran zerautan ordian berian,

Mila urtez bederen ibiliko hiz mundian,

Deskansian izanen hiz ororen burian,

Pena guzietarik libro, azken jujamendian.

 

Partitu izan nintzan ordian berian,

Pena, xangrin, dolore guzien erdian,

Geroztik beti kurri nabila mundian,

Deskansurikan ez da ene gorputzian.

 

Denborain presentzian, adios konpainia!

Erremesiatzen dut zien kuraia,

Joan behar niz aitzina, oi hau doloria!

Bestela enetzat tormenta haundia.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa