ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BUKETA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Goizian goizik jeiki nündüzün, espusa nintzan goizian,

Bai eta zetaz ere beztitü ekia jelki zenian,

Etxekandere zabal nündüzün egüerdi erditan,

Bai eta ere alargüntsa gazte ekia sartü zenian.

 

Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria,

Ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?

Ez, ez, ez zitadazü dolütü zureki espusatzia,

Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

 

Nik banizün maitetto bat mündü ororen isilik,

Mündü ororen isilik eta Jinko Jaunari ageririk,

Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,

Lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.

 

Zazpi urtez etxeki dizüt gizona hila kanberan,

Egünian lür hotzean eta gaiaz bi besoen artean,

Zitru hurez üküzten nizün astean egün batean,

Astian egün batean eta oi ostirale goizean.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa