ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BURDINBIDEA

        anonimoa , 1864

 

 

Galtxagorri zaharra ez dago geldirik,

Burrunbaka dabila lezetik ilkirik,

Ehun lekoa bide hats batez egiten,

Nahiz ez dion nihork zaldirik ematen.

 

Sua jari burutik, ez diteke geldi,

Herratua dabila erreketan gaindi,

Ez diruri jendea, mamu bat da beltza,

Bizkarretik hedoiez dariona hatsa.

 

Orga-lasterretan du gorputza hedatzen,

Luzean ehun urrats dituela hartzen,

Egiten du ziztua nihork ez bezala,

Ageri ifernutik duela xirola.

 

Ikusi uste dute nonbait leherturik,

Beti xuxen gateko ez baitu begirik,

Nahiz dituen alde bere langileak,

Ostatu guzietan usu edaleak.

 

Bainan badaki orduz bere lan egiten,

Ogi landan iraka artez eragiten,

Liluratzen du urrez behar hiratua,

Usainerat halatzen sudur mutxitua.

 

Xoria bezain arin dabilka jendea,

Oro laster beharra delakotz mendea,

Irakutsi hurren du egiten bazkari,

Hurrupatuz tragoan bordeles edari.

 

Amura hedatu du langilen biderat,

Ez dadila nihor gau jauzika lanerat,

Hurbiltzen den lilia burdinbidetarik

Bihurtzen da etxerat errainak hautsirik.

 

Bidetan bada diru, irabazi handi,

Ezkontzaz ere badu mutxurdinak gaindi,

Bainan irabaziez asko ezin bizi,

Mutxurdinen senarrek zorrak ezin izi.

 

Ehun etxin ez aski tripen asetzeko,

Pasaioko hatuak nonbait pagatzeko,

Ez bada gehiago urdinik hertzetan,

Berratzen hari gaitzak joko goibeletan.

 

Lau soinen andanetan andreak kofointzen,

Zortzi zapaten sariz oinek dirdiratzen,

Atzea dabilala beharriz zikin,

Egarri zirtzilpean, mihitik ahurin.

 

Sortuz geroz iduri larretan egona,

Ez daki igandetan non den bide ona,

Holakotarik dire, gizon itxuretan,

Sobera luketenak hatsa burdinetan.

 

Alferkeria dute bertute lehena,

Zorrari ihestea naski bigarrena,

Ez dute ezagutzen nihongo nausirik,

Ez zen Eskal Herrian holako motarik.

 

Holako egitetik ama geldi bedi,

Galtxagorrik behar du izurritez erdi!

Galtxagorrik behar du izurritez erdi!

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa