ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EPER ZANGO GORRIA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

        Eper zango gorria,

        Airean joaile propia,

Ez duzuia bada pena, ene hola ikustea,

Otoi, otoi, har nezazu, utzirikan bertzeak.

 

        Norat nahi joan nadin,

        Ene bihotza zurekin,

Plazerikan ez dut hartzen, ene gazte lagunekin,

Non ez zaitudan zu ikusten, zure begi ederrekin.

 

        Eri nuzu bihotzez,

        Erraiten dautzut bi hitzez,

Sukar malinak harturik nago, zu ez zuzkedan beldurrez,

Otoi, otoi, har nezazu, hil ez nadin xangrinez.

 

        Eritasunen kontrako

        Erremedioak badire,

Erremedioak badire eta, zerbitza zaite barberez,

Eta ez jin eneganat, ni mediku beharrez.

 

        Urre finez eginik,

Hura ikus arteraino zure erian sarturik,

Ene bihotzak ez du izanen sekulan deskantsurik.

 

        Eraztuna baduzu,

        Bertze bati emozu,

Ene erian erhaztunik zuk sarturen ez duzu,

Segurtatuia uzten zaitut, ene perilik ez duzu.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa