ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

INTXAUSPEKO ALABA DENDARIA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Intxauspeko alaba dendaria

Goizetan goiz jostera joailia,

Nigarretan pasatzen du bidia,

Aprendiza kontsolatzailia.

 

Mertxikaren lorearen ederra!

Barnean du hezurra gogorra.

Maitatu dut izanen ez dudara,

Hark baiteraut bihotzean pena.

 

Maitatu duzu izanen ez duzuna,

Harek baiterautzu bihotzean pena.

Maita zazu izan dezakezuna,

Eta kita ezin dukezuna.

 

Zu eta ni, bi-biak ginenean,

Akort ginen hitz baten barnean,

Eta orai denbora joan denean,

Faltsu zira zure erranean.

 

Zeruan den izarrik ederrena,

Jiten balitz ene argitzera,

Joan nindaite maitearen ikustera,

Ene penen hari erraitera.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa