ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITSASOA LAŅO DAGO

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Itsasoa laņo dago

Baionako barraraino:

Nik zu zaitut maiteago

Txoriak bere umiak baino!

 

Aita gutaz oroit dago

Lainopean gaueraino!

Nik zu zaitut maiteago

Arraintxoek ura baino!

 

Afaria suan dago

Bero-beroa sarridino:

Nik zu zaitut maiteago

Egur onak sua baino!

 

Izar xuriz mila dago

Iparretik hegoraino:

Nik zu zaitut maiteago

Ilargiak gaua baino.

 

Lo egizu, egizu lo

Deskantsuan bihar artio:

Nik zu zaitut maiteago

Gau beltzean loa baino!

 

Orai haurra hor lo dago:

Lo egizu, aingeruņo

Nik zu zaitut maiteago

Zure aitak nihaur baino.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa