ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

AMODIOA ZOIN DEN ZOROA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Amodioa zoin den zoroa mundu guziak badaki,

Nik maiteņo bat izaki eta beste batek eramaki...

Jainko maiteak gerta dezala enekin baino hobeki...!

 

Azken bestetan egin nituen izarraren ezagutzak,

Denen artean ageri ziren haren begi urdin-beltzak,

Irri polit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak.

 

Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenetz...

Harek bietan baietz erranik, pentsa kontentu nintzanez!

Ez nuen uste haren agintza betea zela gezurrez.

 

Orai bihotza urtua daukat urean gatza bezala,

Izar onaren argien ordain, izigarriko itzala!

Ohoin tzar batek berriki joanik, nola naiteke kontsola!

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa