ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ARGIZARIAK ZELUTIK

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

        Argizariak zelütik

        Argitzen dizü eijerki.

Ene maite pollita eztüzü ageri,

Zelüko Jinko Jauna! zer eginen düt nik,

        Zer eginen düt nik?

 

        —Fiatik batere eztüzü,

        Mündia erriz ari zaizü,

Bathü orotzaz agrada zira zü,

Bat har ezazü, hura aski dükezü.

        Horrez segür nüzü.

 

        —Urzo-aphalaren malürra,

        Galdüz geroztik lagüna!

Trixte da bethi bere bihotzetik,

Zeren ezpeitü maithatü bat baizik,

        Maithatü bat baizik.

 

        Amodio berriak

        Sendotzen tizü eriak,

Zure begiak hain dira eztiak,

Zeren beitira eniak Zuriak,

        Zuriak eniak.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa