ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BELTZUNTZEREN OMENEZ

        anonimoa , 1762

 

 

Eskaldunen arraza,

Hil dei' ala lo datza?

Ez dut endelgatzen,

Belzuntze bizkondia,

Hain kapitain handia,

Non ez den altxatzen.

Hori zait gaitzitzen.

 

Hanobreko partetik,

Armadaren erditik,

Erregek deitu du,

Itsasoz bertzaldeko

Onaren beiratzeko.

Hura halatu du,

Anglesa izitu!

 

Haurretik zerbitzura

Bai et' ardura sura,

Gogotik joaiten zen,

Ainitzetan kolpatu,

Bainan beti sendatu.

Hala behar baitzen,

Hiltzeko damu zen.

 

Zuhauren herritarrek,

Bai eta lapurtarrek

Goraki diote,

Eskaldunen lilia

Eta ohoragailia,

Zu zare, Belzuntze,

Luzaz bizi zaite.

 

Frantziak gero ere,

Anitz denbora gabe,

Etsaiak baituzte

Zure odoletikako,

Aitzindari onegizko,

Erregek on duke

Otoi, ezkon zite.

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa