ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ADIOS, IZAR EDERRA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Adios, izar ederra, adios izarra!

Zu zare aingerua munduan bakarra!

Aingeruekin

Aingeruekin zaitut konparatzen,

Zenbat maite zaitudan ez duzu pensatzen!

 

Adios, izar ederra, eta karioa,

Neure begietako lili arraroa!

Bihotzez zurekin eta gorputzez banua,

Jarrikiren zautazut zur' amodioa.

 

Izan naiz Aragoan eta Kastilloan,

Hitz batez erraiteko Espaņa guzian;

Ez dut ikusi

Ez dut ikusi zu bezalakorik,

Nafarroa guzian zaude famaturik.

 

Jarrikitzen ninduzun izar eder hari,

Nola marinel ona bere orratzari.

Jende onak atentzione ene arrazoin honi,

Ez zieztela fida amodioari!

 

Amodioa duzu arrosaren pare,

Usaina badu eta ondoan arantze;

Maitea, ni ez nainte egon zugana jin gabe,

Hil behar banu ere hirur egun gabe!

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa