ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GOGOAN DUDANA
      (1972)

HERRI OINPERATU
      (1972)

EZ ZAIOZULA
      (1975)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

OBRERO XAHARRA

        Gorka Trintxerpe , 1975

 

 

Eguneroko goizeko zortzitan

betiko autobusean herstuturik

plastikozko poltsean hamarretakoa eta laneko arropak-

bizkarrean zatoa!

 

Eskuak latz

kopeta ximur

begiak gogor

bizarra gaizki egina

kalpar zikina

zapel txiki baten azpian

obrero xaharra lanera doa!

 

Itxaropenaren egoak

Eguneroko lanaren minbiziak

ahortu zizkion.

 

Sinismena apaiz batek ostu zion

elkartasuna lagun salatzaile batek

jendez herstuturik autobusean

—bizikletarako ez da gauza—

bakar-bakarrik oroitzen da

inguruko inor ez zaiola axolik

eguerdi aldean bizkar ezurreko mina jarriko zaiola

eta lanerako gauza ez denean...

...hobe lehenbaitlehen bukatu!

Mundua gero eta hobeagoa izanen dela

semea Barzelonara joan zela

emaztea gangrenaz hil zela...

 

«Urrengo geldialdian jatsi beharra nauk

eta atzera joan beharko nauk».

 

«Arren mensedez,

arren mesedez».

 

© Gorka Trintxerpe    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa