ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ALDIA (KRONOS)
      (1944)

HIL NADINEAN
      (1959)

OLERTI
      (1961)

GIZONA KANTATZEN DUT
      (1968)

HARRIEK BADAKITE
      (1970)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZER IKUSI URA IKASI

        Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu , 1963

 

 

Bi begi beltzez dindil ziņan

ibilli, amets-egille, lillura.

Ez oartuki, baņan bai zuzen

zure elburura, lillura.

Oi amorru gaitzen lotura!

 

Bi begi beltzen begiņo arek

zororik zeunkan begi-belarri;

zerk zeramakin baitara gabe,

ez noruntz zendun ibillera.

Oi begiņoaren ardura-ardura!

 

Bi begi beltzez dindil zeunden,

katerik gabe, baņan atxiki.

Nork zesaizun orduan zuri

obe zenula azkatasuna?

Egaldun oar bai zenion

zerorri: oi ura zoriona!

 

Ez lorik, ez zer besterik, ura

zenun eginkizun bakarra...

Baņan, azkenik, iratzar ziņan,

erori zitzaizun begi lausoen

gandu betea: baitara ziņan!

 

Zer zan ura? Bein bakarrik

txasta oi dan esan-eziņa!

 

Aldez aurretik jakin oi danak

zer ajola dio? Deus ere ez,

baldin nork bere buruan ezpadu

ikasten: orduan zentzadura.

 

Zure maite-zoraldiaren

azkena, orain ondo dakizu:

zerorrek zugan jakin dezuna.

 

© Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa