ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HOGOI URTE...
      (1968)

GAZTERI BERRIA
      (1968)

AINTZINA
      (1968)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BIHAR

        Daniel Landart , 1968

 

 

Bihar, iguzkia, mendi gibeletik, agertuko...

Bihar, itsasorat, arraintzariak abiatuko...

Bihar, ildoz ildo, laborariek lurra lantuko...

Bihar, mendiz mendi, artzainak luzaz kurrituko...

 

Bihar, ama gazteak, haurrari nigarrak xukatuko...

Bihar, eskoletan, haurrek eskuara ikasiko...

Bihar, gaztek, elgar hobeki maitatuko...

Bihar, nexkatxen ondotik naiz ibiliko...

 

Bihar, langilek, gehixago irabaziko...

Bihar, xaharrek, diru pittat hunkituko...

 

Bihar, herri guziak libertatean biziko...

 

Bihar, eskualdun gaztek, araiz, konprenituko...

Bihar, Eskual Herrian lantegiak muntatuko...

Bihar, gazteak sort-herrian geldituko...

 

Bihar, Eskual Herria, egizki girixtinotuko...

 

Bihar, eskualdunek Euzkadi xutik ezarriko!...

Bihar, guk denek, Europa altxatuko...

 

                BAINAN

 

Bihar, gizon guzien bihotzak ez badira kanbiatzen

Bihar, bakotxak ez badu bertzea errespetatzen

Bihar, azto bezala, herriak dira suntsituren!

 

                ETA

 

Bihar, berriz haste!

 

© Daniel Landart    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa