A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
PIZKUNDE-EGUZKIA
|
ILLETA-ERESIA Jautarkol , 1926
Ia negarrez igotzen nintzan kanposantura lenago; orain billera txoroak baņo, kanposantura naiago.
bakardadea orain naiago dantza ta iskanbilla baņo: argatik pozez arratsaldero noa kanposanturaņo.
Badakit orain nola ari illekin ixil-ixilik izketan: orra zergatik gizonagoa len baņo naizen benetan.
Adiskideak...! Ez egin negar iltzen naizen egunean: Zergatik nehar, gaur gaitza junda euzkia piztu danean?
Biotzez ta aoz otoitz beroak egan bidali Zerura... T'esan; Gaur il da Euskal Erriko olerkari gaxo ura.
Adiskideak...! Ez egin negar nere illobi bazterrean; exeri t'egon ixil-ixillik nekin izketa luzean.
Arrizko gurutz aundi bat baizik ez nere gaņean jarri; eta lorerik zeren eskutan aruntz netzat ez ekarri.
Baņan, ez kendu gurutz-alboan jaioko dan untz-orria, ta ez uxatu gurutz-gaņean kantari dagon txoria...
Nere illobiko gurutz arrizkoa esnatu arte zaindu nere loa.
© Jautarkol |
|