ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

URRUTIMIŅA
      (1980)

ZUREKIN BAT
      (1980)

BIDEAN
      (1980)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EUSKERA

        Pedro de Anasagasti , 1980

 

 

Euskera,

zer zera?

Ezpaņ lorea?

Aoan sor zait itza:

zentzunak eman dio nortasuna,

eztarriak otsa,

mingaņak sua,

ezpaņak txukuntasuna,

 

Euskera,

zer zera:

itzen bilkera?

Bat ta bestea ezkondu,

danekin maiz jokatu,

 

naastu,

astindu,

erreskadan atera.

Barruko argien asiera,

zentzunen egabera,

jakinen ezaguera,

nortasunen jazkera,

gizon-jokera.

 

Euskera,

zer zera?

Iturburua.

Gizaldiak lepoan,

gure asaben,

ames, negar ta atsegin

zure urak daramate.

 

Santimamiņ leizean

sortuko sua.

Zure itz zarrenen

illeak

gizaldien arantzetan,

dindiliz,

jantzi dute eun gizaldi.

 

Euskera,

itz, soņu, baso, pago.

Euskaierriaren mamia,

poz ta samiņa

zure kolkoan.

Ezpaņetan baita bost izkuntza.

 

Biotzetan zu

bakarrik, euskera.

 

© Pedro de Anasagasti    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa