ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

TXORABIOA
      (1961)

TAMARIZA ETA PIKONDOA
      (1961)

BERTSO URRATUAK
      (1965)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EGUZKI BERRITAN

        Mikel Lasa , 1969

 

 

Amets ilunezko gauaren ondotik

begi berriekin ikusten baduzu

ortzi berri bat, maitasun kolore

egiazkoa, lilurazko izar-ilargirik gabe,

ez gehiago pentsatu,

eguzki berritan zaude.

 

Ez galda, ez bila,

zalantza oro bazter,

eguzki berritan zaude.

 

Izaki oro esnatu dadinean, eta itzalak erori,

eguna jaiki garaian,

mendi mugak su eta gar,

oro egi, oro garbi, badaezpadako amets lilurarik gabe

nahiz eta eguzkia oraindik ez agertu,

badakizu:

eguzki berritan zaude.

 

Hemeretzi edo hogei urte inguruan

lasai sentitzen ez bazara, zeure giroan

gorputz eta izpiritu indarrez gainezka

mundu zabalaren beharrez.

Eta irazan indarra sumatzen baduzu,

beste izaki baten beharra,

maitasun lehertze giharra,

ez galda, ez bila,

zalantza oro bazter

axolarik gabe dei egizu:

eguzki berritan gaude.

 

© Mikel Lasa    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa