ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NI NAIZ
      (1975)

LUR NINTZEN, LURTUZ NOA
      (1975)

MAITASUNAREN SUTEGIA
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EGUN TRISTEAK ETORTZEAN

        Mikel Arregi , 1975

 

 

egun tristeak etortzean

txuria beltz bihurtzen denean

nik ez dut lagunik

konprenituko nauenik

 

Itsasondotik bakarrik

pasatzen naizenean

ixil-ixilean

orduantxe ahazten dut

auzokoari diodan inbidia

Joxeren desgrazia

eta erosi nahi nuen

auto berria

egun tristeetan

goiz eta arratsaldeetan

nik ez dut izarrik

begiratzeko modukorik

 

Donostiako kaleetan

deuseren konfiantzarik gabe

ikusten dudan jendeari

ixpilu bat

jarriko nioke aurrean

ea bizitza guztirako

amaigabeko haserrea

sartzen ote zaion

moda berriak

tristatu egiten gaitu

azkenaldi honetan

kantu alairik ez dugu aditu,

zaharrari ezin eutsi

lehengo soinekoa lasa

eta berrian ezin kabitu

 

ni horrela ezin naiz

bizi,

behar bezala

hezi,

baina gazte izatea

neri ez galerazi

 

tristura,

bizitza urratuen

barneko mindura

eta dugu behin ere deseginen

bizi garen arte

santuak aparte

 

© Mikel Arregi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa