ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

IRAGAN DENBOREN MINA

        Johan Oxandabaratz , 1860

 

 

        Eskaldunak

Non dira gure herritarrak,

        Eskaldunak?

Hits dira naski guziak!

Non dira gure garaitziak,

Gure lehengo balentriak?

        Hil guziak!

 

        Bazakiten

Lehen gure aitek ixurtzen

        Odolaren,

Etsai gogorren zebatzen.

Orai ez dakigu ematen

Ez odola, ez kantu baten,

        Ez sos baten.

 

        Mur d'Abbadi,

Oraino bizi ez baladi

        Mur d'Abbadi,

Balaiteke beldur handi

Eskaldun izena galtzeko

Eta zokoan usteltzeko

        Sekulako!

 

        Arbasoak,

Ahantz otoi gure laidoak

        Oraikoak;

Ez konda eskarnioak!

Noizbait berrituren ahal da

Gure zainetan zuen kalda,

        Hil ez bada!

 

© Johan Oxandabaratz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa