ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

POEMARIK EZTIENEAN
      (1982)

ZENBAT OLATU
      (1982)

SENTIMENDU DUTENEN ESKU ESKE
      (1982)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BESOAK HEGAN

        Iņaki Zabaleta , 1982

 

 

Kale zaharretako euripean

hiria gauez jantzi dutenean,

organilero entzungor baten soinuz

bi gazte doaz dantzan.

 

Autoen argi hotza, iheslari,

grinaren kolorea zabaldurik,

bi gazteen besoak zorionez

hegan hiri gainetik.

 

Jendeak

ez du entzuten soinua

jendeak

erotzat dauzka

gazte axolagabeok.

 

Euriak estali du lehia ustel

kaleek ekarri die soinu eder...

lau beso eta bi gazte.

 

Mundu zuhurrarentzat harrigarri da

zorionaren hegatze...

lau beso eta bi gazte.

 

© Iņaki Zabaleta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa