ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

UDAZKEN-OLDOZKUNA
      (1921)

...........?
      (1921)

OYANEKO ITURRIA
      (1921)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZIÑESGEA

        Gabirel Manterola , 1921

 

 

Oyan itsaltsuan bidekatuta

nekearen-nekez gustiz aulduta

bideztia dabil,

ikaraz ta zurbil

artegabetua;

non dan be eztakian gizon gaxoa.

 

Gentzea galdurik dabil oyanean

batera, bestera, bilatu nayean,

barrengo gentzea

ta baretasuna,

baña, geroago

ta, bere biotza dauko samiñago.

 

Dei atzipekoyez etsai galgarriak

leusinduten deutsez entzumen zoliak,

eskintzen argia

ta zorun bidea,

baña, yarraituta

laster da geratzen ustegabetuta.

 

Eskar-eskumara zuzendu begiak,

nondik ikusiko argien izpiak,

eta iluntasuna

ustegetzen dauna,

eztakus besterik,

eztager iñondik itxaro argirik.

 

Eriotza deika dagola, onetan

ozantz itzaltsua entzun dau goyetan,

yaso dauz begiak,

ta argien izpiak

dis ortze danean

einda, zabaltzen dau poza oyanean.

 

Bideztiak baña lauso dauz begiak

Zelan ikusi ba, pozarren izpiak,

girñak itsuturik,

begiak mindurik,

iges dau argitik;

Urten nai ete dau oyan ilunetik?

 

Dis-dagi beti ziñeste argiak

nai nondik bialtzen izpi biziak,

ta gizon gaxoak

ziñestebakoak,

iges dau argitik;

Urten nai ete dau guzur-ilunpetik?

 

© Gabirel Manterola    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa