ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BADAKIT EGUNEN BATETAN BILA ETORRIKO ZAIZKIGULA
      (1980)

AZKEN TABERNAK HERSTEN ARI DIRA
      (1980)

AMODIOA SUTONTZI BATETAN EGINEZ
      (1980)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BERRIRO ERDIBITUKO DUT MUNDUA

        Daniel Garbizu , 1980

 

 

Berriro erdibituko dut mundua

etxeko edozein zokotan aurkitutako

irekigailu arruntarekin

eroriko den lehen zatiari erasotako elefanteak

unibersoaren bazterren batetan gordetzera saiatuko dira

eta tribuek jakinen dute barkatzen

kondairaren zorabioa

zure oroimenaren bisilu sutsuen artean

zati minomotan agurtzen dute

ezer argituko ez duen

ilargi beltza

hodei zoroek beren burua izkutatu nahi dute

ozeanoan

eta azpian hondoan

lokatz zurrunbiloek

munduen txokea prestatzen dutelarik

 

© Daniel Garbizu    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa