A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

AHETZEKO ANDEREA

        anonimoa , XV. mendea

 

 

Ahetzeko anderea

Urrütian korpützez,

Hor dizü bere bürüa

Kanpoan da bihotzez.

 

Nor dü bere maitea

Nahi nüke egia.

Jinkoak nahi badü

Hiltzea üken dü.

 

Gure jaun Ürrütia

kexüan beti zira.

Erradazü zertako

ni ez nüzü kanpoko.

 

Hürrun zite niganik

Ez dit zure beharrik,

Bazoaza kanpora

Neri adar biltzera.

 

Jauna holako gaüzak

Ahetzeko andereak

Ez ditizü ikasi

Heen doazü ihesi.

 

Ele horiek ahoti

Jalkitzen zirelarik,

Urrütiak bilhoti

Herresta dü ibili.

 

Jinkoa zer bizia!

Oi! Jaun Ürrütia.

Ni Abetzeko etxean

Nindagozün bakean.

 

Hona jin behar nizün

Ene sortea züzün,

Bihotzmin ükeiteko

Zure kexarazteko.

 

Ogen gabe zü beti

Mintzo zitzaist gogorki.

Otoi zure begiak

Ütz ditzala kexüak.

 

Goizean goizik jeikirik

Ogi opilak eginik,

Ahetzeko Anderia

Lehia dün handia.

 

Zareta bat bürüan

Kanporat jalkitzean,

Musd'Ürrütiak züan

baratü bai bidean.

 

Nun zabiltza hain goizik

Jauregia hüstürik?

Galtatzen dio Ürrütik

Begiak oldartürik.

 

Jauna ikusiko düzü

nahi balin badüzü,

norat orai nabilan,

zareta bat bürüan.

 

Jente eskeleari

Emaiteko sokorri,

Madama Ürrütiak

hartü zütüan bideak.

 

Opilez zarea baitzen

Beterik jente prauben.

Ürrütiak zarian

Esküa ezarri züan.

 

Opilak ordü hartan

Jin ziren haillilkotan.

Urrütiak berhala

Ustez trunpatü zela,

 

Ehülearen etxera

zoaz bilberaztera.

Jauna ikusten düzü

orai zük badakizü.

 

Parka izadazüt arren

Bekaitz ez nüzü izanen,

Emazte on zirela

Orai badit nik proba.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko