Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NIK EZ DUT EHOR MAITE ZU BEIZI
(1657)
NEGUAN, ELURTE BATEZ
(1657)
LAUR KARBARIEN ERESIA
(1657)
ERRANEN DUTA?
Arnaut Oihenarte , 1657
Erranen duta? ahal dezaket,
Egia dena bezala,
Zu begistatuz geroz laket
Zu bezi ehor etzautala.
Bana zer hobe, zuk gorreti
Badagidazu zur' aldeti?
Bana zer hobe, zuk' gorreti
Badagidazu horla beti?
Geroz oihana lilitu da
bait' ar'orstatu lauretan;
Ud' ere negu, negi'uda
gerthatu da hain berzetan.
Bana zer hobe...
Arte hartan, zer eztut egin
Zureki adizkidetzeko?
Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin
Biek orozbat hartzeko?
Bana zer hobe...
Noiz ere batzen baitzitzautzat
Bidean iragaitean,
Minak zatiz arhintzen zautzat,
Zuri bi hitz erraitean,
Bana zer hobe...
Ur-sortak, ardur'arduratuz,
Harria xila zirozu;
Ni zuri, beti bet'eskatuz
Zinzurr'arhetsik niagozu,
Bana zer hobe...
Niri baibaten erraitera
Etzenthozke ehoiz-ere?
Orai, zure minez hiltzera
Nohela, ikusiz berere?
Zeren berhetuz zuk gorreti
Baitagidazu zur'aldeti;
Zeren berhetuz zuk gorreti,
Baitagidazu horla beti.
© Arnaut Oihenarte