Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUR GOIZEAN
(1969)
EGUNAK EGUNARI JARRAI
(1969)
EGUN GUZIZ
(1969)
NOIZ NAHI
Bordari , 1969
Noiz nahi
Naiz eta hila zeran,
nere begi aurrean zakust.
Zure begiartea
Zure iduria
Zure maite-ixuria
Bizi-bizi, neretzat, nerekin.
Ia bi urte galdu zindudala
Atzo baino ez dirudi hor zinala
Hain bizi ikusi ta senti
zindudan bart!
Bai! Atzo eleketa bide,
Zerutar jolasean,
gogo bihotzez
Alkarganatu ginan.
Ametsa baizik etzan.
Baina,
Poza gelditu zitzaidan
egun guztirako, nere.
Eta onela, noiz nahi.
© Bordari