A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KATEA
      (1974)

IZAKI-ILLA
      (1976)

LARROSA GORRIA
      (1978)

  literaturaren zubitegia  

 

BILDUR NAIZ BILDUR

        Anastasio Arrinda , 1973

 

 

Nere buruari iruzur egiteko bildur.

Nere buruari egia ukatzeko bildur.

Yainkoa aragi mamitu den ezkero,

nere erriarekin mamitu gabe ote nagoen bildur.

Nere pentsakizunak erriarenak ote?

Bere asmoak nere asmo?

Bere gogoak nere gogo?

Bere naigabeak nere naigabe?

Bere bizikera nerea?

Neure Euskalerri biotzekoari uko egin ote dioten bildur...

 

Bere odola nerea da,

bere bizia nerea,

bere sutraiak nereak...

 

Bere bizimiņik ote dut nik?

Bere naigaberik ote dut nik?

Bere egarririk ote dut nik?

Bere goserik ote dut nik?

Bere izkerarik ote dut nik?

Bildur naiz bildur.

Bide biguna artu ote dut?

Bide okerra artu ote dut?

Bide galdua artu ote dut?

Bide erbestea artu ote dut?

Euskal-bidea galdu ote dut?

 

Bildur naiz bildur.

Agian nere erria saldu dut.

Agian nere erriaren katea lotu dut.

Agian begi-ninian jo dut.

Agian bere odola eran dut.

 

Bildur naiz bildur.

Erria ukatu dut?

Odola ukatu dut?

Izkera ukatu dut?

Oitura ukatu dut?

Etxea ukatu dut?

 

Bildur naiz bildur.

Naigabea biotzean sortzen zait...

 

Kristautasunik ez;

Ezetasunik ez.

Maitetasunik ez.

Euskal kutsurik ez.

Arlote pobrea

erria gurea.

Bildur naiz bildur.

 

Bildur naiz bildur.

«Euskaldun jaio nintzan

euskaldun naz azi

Euskera maita zidan

amak erakutsi... »

Ames utsak ote diran

bildur naiz bildur.

 

Gaun illunean sartzen zait gogoa

gau illunean sartuta Euskalerria...

Tunel beltzetik irterakoan

esagutuko ote degu

gure erria...?

Bildur naiz bildur.

 

Basoetako euskal-umeak

etxetik kanpo

egun osoan...

Itzik gabeko erria

izango ote geran laister,

bildur naiz bildur.

 

Euskeraren gordeleku-muiņean

sitsa sartzen da

arratsaldean...

Sitsak jango du euskal aria

erdalerri biurturik

Euskalerria.

 

Il-kanpaiak joko ote digun,

bildur naiz bildur.

 

© Anastasio Arrinda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko