A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BILDUR NAIZ BILDUR
      (1973)

IZAKI-ILLA
      (1976)

LARROSA GORRIA
      (1978)

  literaturaren zubitegia  

 

KATEA

        Anastasio Arrinda , 1974

 

 

Larri,

biotza larri,

birikak larri,

arnasarik ez.

Ito-bearra.

Eriotza zer ote?

Larritasunaren azkena.

Bear bada,

askatasuna.

Gorputz lurreko

onen

menpetik

odeietan zear

aske gertatzea...

Kateak eten:

tximeleta

lokarri artetik

libre...

Txuri, gorri,

orlegi, ori,

gaztaiń

lur-kolore...

Bizi,

urduri,

betikotasunaren

jabe...

Biotza dut larri,

gibela dut larri,

urdailla dut larri,

gogoa dut larri...

Larriak eten oi ditu kateak.

Larri gaberik ezin libertadea.

Eriotza bear;

nekea bearrezkoa.

Ene biotz,

maite duk askea;

larritasunaren menpean

bearko duk.

Eutsi larriari.

Etengo duk

katea.

 

© Anastasio Arrinda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko