LARROSA GORRIA
Anastasio Arrinda , 1978
«Anton bat eta Anton bi
Anton putsura erori;
Antonen amak baleki
atakoluke poliki».
«Gasteria» erori da putsura.
Orixe bai benetan kutsadura.
Marxismo-aizeak mamian jota
larrosa gorria biurtu da ota.
Larrosa-gorriak goi-gaillurretan
iskillu eskas aiek eskuetan
Euzkadiren alde burrukari
gaztedia biur euskal-gudari.
Faszista kañoiak egaletan,
Erromatik ekarriak,
«Kondor» abioiak aizeetan
Hitler jaunak bidaliak...
Aizeee-ta-pun burrundara otsa,
eskuetan iskillua, motza...
Euskal mendiak gorri odoletan,
gazte osasuntsuaren odola...
Errekan urak darabil ola,
faszista tankeak aurrera ibarretan:
«Anton putsura erori»
t'Antonen ama berakin...
Urteak pasa dira berrogei
bitarteko «gasteri» berria
sexo-leizeetan alperrik uzteltzen
etzanik zuloan bertan-goxo;
andik irteteko kemenik ez...
Abeslari mendian xoxo,
gasteria ustelkerietan alperrez...
Bat edo beste or dabil
arrapakiñetan
burrukeetan
zulotik irten barik
Garbi zak arpegia, mutil;
garbitasuna eder dago beti...
Biotzetik asi
t'arpegia urbil...
Ames egin dut, egin dut ames,
ikusi dut eun milla erromes.
Biotzak alai, alkondara garbi;
berriro sortzen asi zaizkigu
mendietako larrosa-gudari.
Millaka mutil gazte,
millaka gaztedi...
ura edari, alkandora garbi
lanean eten-gabe goi-goizetik...
Zimaur artetik
larrosa gorria,
euzko gaztedia
sortu zaigu berriz.
Betirako balitz!
© Anastasio Arrinda