BETI
Alfonso Irigoien , 1980
Hondar gabeko butzu sakon batean
eman zuen bizia Arestik ere
heriotzak etenik anisko sare.
Haren ordainez leiza bete zen pean
ta gainezka dirau hor desegin gabe
berriz gizentzen dela hutsunez bada,
harako baita hainbat seme t'alaba
erorlekuak galtzen ez badirade.
Egunduko alzaigu beheko gaba
iganikan goraino basoan zehar
bihotzean den mina dadin ezaba,
dadin zeharo garbi zuhaitz ta lahar!
Soroaren ederra ageriko da:
aihenak berdez tente zorion dakar.
© Alfonso Irigoien