Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LOREEN HAUZIAREN BERRI ZABALTZEN DUTEN
(1981)
BARNE MUGEN ERABAKITAN POTO EGIN
(1981)
HAU EZ DUK, EZ
(1981)
ADIMENEAN DATZA
Alex Azkue , 1981
«Adimenean datza,
malko eta nigarren oroigarria,
busti ditu lur, soro eta landak
bere uraren agintez, hodeien
aurka jazarriz».
I
Herriko enparantzan
lau dira urkatuak
hodei bat, markesa
hilargia eta ezezagun bat.
II
Ezezagunak aurpegia zurbil,
altzairuzko ezpata eskuan
sabela ireki eta opil bat sokaren hutsunean jarriz
bihotza urkatu du.
III
Hainbat jenderen nigar eta malkoak
hunkitu du markesa,
begiak hautsi eta jan ditu
jendetza bustiaren aurrean
IV
Hodeiek nigar egin dute
markesa odoletan ikusirik,
odola eta erreka inprobisatuak nahastean,
amorrainek hilargia jan dute.
V
Hiletaren ondoren
ugoldeak ebaki ditu tximiniak,
lepoak, ahoak, mintzoak,
ezkilak dilin-dalan zeruari begira.
VI
Begirada galdu dute
ezkilek zeruan
xinaurriak dira
hondamendiaren izterbegi bakarrak.
VII
Xinaurriak kantuz
bedatsian egunsentiari
lau gizon urkatuen
maitale bakarrari.
© Alex Azkue