EZ DEZU MAITE?
Satarka , 1924
Agur, neskatil eder, polita...
usaidun lore txuria:
Entzun gaur nere biotzeko itzak,
usotxo maitagarria.
Nai zaitut eta, zugandik gauz bat
yakin gabe ezin gelditu
Ez dezu maite, Euskal-Erria?...
Nere biotzak samin du...
Ez dezu maite, zu yaio ziņan
etxeko gela samurra,
Eta tixikitan an egon ziņan
sukalde bero, ederra?...
Ez dezu maite, ama zarraren
muxu ta laztan beroa,
Eta amonatxok abesten duen
seaska abesti gozoa?...
Ez dezu maite, ttun-ttun-txistuen
eres ots zoli ta ariņa,
Eta antziņeko euskoen dantza,
dantza garbi ta liraņa?...
Ez dezu maite, dantz-alai ortan
dantzatzen duen mutilla,
Mutil sendo ta biguna, sasoi
oneko gazte bikaņa?...
Ez dezu maite, euskotar danen
pillota yoku bizia,
Ludi guziak goratzen duen
esku yoku maitatia?...
Ez dezu maite, aizkora yoku
polit, eder, eta azkarra
Eta palanka botatzen duen
gizon indartsu, bizkorra?...
Ez dezu maite, mendi goi-goian
dagoen basetxe zuria,
Zu bezelako uxo askoren
kabitxo zoragarria?...
Ez dezu maite, Euskal-Erriko
itsaso zabal, aundia,
Ta andik arraia ekartzen duen
arrantzale on, argia?...
Ez dezu maite, zure amatxok
erakutsitako izkera,
Seme zindoak, euskaldun onak,
maitatzen degun euskera?...
Ez dezu maite, gure asabak
aldatu zuten zuaitza,
Apain, egoki, anitz ederki,
Gernikan dagon aritza?...
Arren, maitetxu: esan zadazu
maite dezula Ama zarra;
Oztu ez dedin nere barruan,
zuretzat dutan su-garra...
Esan zadazu, nai dezula izan
egizko eusko alaba...
Eta orduan, yoango naiz ni
maitasun onez zugana...
Esan zadazu, biotzez maite
nai dezula Gure-Erria...
Orduan egiz izango zera
nere izar alaigarria...
Esan zadazu orain, nerekin:
«Maite det eskualduna»...
Egi-egitan izango zera
betiko nere laguna...
© Satarka