GUDA ZITALA
Satarka , 1927
Negarrez dago, etxe-txokoan,
Gaztaņazpi'ko ama gaxoa...
Atzo goizean kendu diote
Bere semetxo biotzekoa...
Negarrez dago urrun begira,
Larramendi'ko neska maitea...
Orain ez da len bezela igotzen
Goiko iturrira mutil gaztea.
Nork zatitu du orren gogorki
Emakume zar berdin-gabea?...
Nork zimeldu du udaberrian
Landa alaiako LORE garbia?...
Notin txar,
Gaiztoa,
Biotzik gabekoa!
Begi-beltz-aundiduna,
Gosetien laguna...
Burruka-
Zalea,
Errukirik gabea:
Artu duk
Gaztea,
Amatxoren semea...
Bialdu duk gudara,
Gizon onak iltzera;
Eta i, or,
Etxean
Gelditu aiz oean...
Burruka
Nai al duk?
Legez ik jun bear duk;
Eta iņor ez biali
Ire indarraz gudari....
Billaua,
Gaiztoa,
Gogo txar-txarrekoa!
Ez dituk
Ikusten
Biotzak erdibitzen,
Gizonak alkar iltzen,
Eta erriak austen?
Ez dek, ez
Ikusten
Ire odola ixurtzen!
Ez dituk
Ikusten
Ama gaxoak mintzen,
Neska politak urtzen,
Eta aitak ere erotzen?
Ez duk, ez
Ikusten
Ire semea amaitzen!
Besteren
Samiņa,
Iretzat gauz ariņa.
Oi, gazteen odola!...
Ta iri ez dik ajola...
Gizon beltz,
Idorra...
Biotza duk gogorra!
Elduko
Dek ire
Azken-ordua ere,
Ta ire eriotzagatik
Iņork ere ez negarrik...
Geldi zak
Gaur guda,
Eta egintzak gentza;
Bestela
Bigar, i,
Oi, zeņen estu, larri!...
Negarrez dago, etxe-txokoan,
Gaztaņazpi'ko ama gaxoa...
Atzo goizean gudan il zaio
Bere semetxo biotzekoa.
Negarrez dago, gelan gordeta,
Larramendi'ko nexka maitea...
Ez da geiago arin igoko
Goiko iturrira mutil gaztea.
Besteren
Samiņa,
Iretzat gauz ariņa..:
Oi, gazteen odola!...
Ta iri ez dik ajola...
Gizon beltz,
Idorra...
Biotza duk gogorra!
© Satarka