Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GERNIKAKO ARBOLA
(1853)
NERE AMAK BALEKI
(1855)
GITARRA ZAHARTXO BAT
(XIX. mendea)
GAZTE-GAZTETATIKAN
Jose Maria Iparragirre , XIX. mendea
Gazte-gaztetatikan herritik kanpora,
estranjeri aldean pasa det denbora.
Herrialde guztietan toki onak badira,
baina bihotzak dio: zoaz Euskal Herrira!
Agur ene bihotzeko amatxo maitea.
Laster etorriko naiz, kontsola zaitea.
Jaungoikoak nahi badu ni urez joatea,
ama, zertarako da negar egitea?
Lur maitea uztea da negargarria,
hemen gelditzen dira ama ta herria.
Urez noa ikustera, bai, mundu berria;
oraintxe bai naizela errukigarria.
© Jose Maria Iparragirre