A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KANTUZ
      (XIX. mendea)

GIZON ZAHAR BATEN ARRENGURAK
      (1912)

LABEKO PEON BATEN ARRENGURAK
      (1912)

  literaturaren zubitegia  

 

AMERIKETAKO LETXEROAK ETA OSTALERAK

        Jose Mendiage , XIX. mendea

 

 

Amerika hotako esne salzaleak

Libertizionerako parerik gabeak,

Girixtinotasuna dira ikasiak;

Bataiatzen dituzte guziek esneak,

Ez dira enpatxatuko haur sortu berriak.

 

Erreparto egiterat goizetan badoazi,

Beren jardineratik e'inez zonbeit jauzi;

Batean hartu eta bertzeari utzi,

Tarroan ura frango eta esne guti,

Erakiturik ere ez da joanen goiti.

 

Omore ona dute goizetik ardura,

Nork daki zonbat aldiz trenpatuz zintzurra:

Bortaz borta oihuka «Vendo leche pura!»,

Hiruetarikan bat segurikan ura,

Ez du balio ezartzea berotzera sura.

 

Aise edaten dute sendo ta eriek,

Gaixoek maleruski zerbeit behar ditek

Ordenatuz geroztik beren medikiek;

Ez dute ezagutzen lauetarik biek,

Hobea edaten dutela kanpoan xerriek.

 

Manteka kendu eta esnea flakatu,

Ur xorta batekilan berriz emendatu ;

Bortz tarro eros eta zazpi-zortzi saldu,

Holako tratulantak ez dezake galdu...

Oi zer negozioa, beti iraunen balu!

 

Errepartoa e'in eta xuxen ostatura,

Joko beretik bizi diranen lekura,

Erranez: «Saldu diuk esnearekin ura;

Aise kenduko die gaineko gordura,

Biziki hobea duk tamboko gazura».

 

Ostalerak egiten du bere baitan irri:

«Ura emanak urak kenduko dauk hiri»

Keinu egiten dio bere mutilari:

«Hik ere egin ezok lan bera arnoari,

Moneda beretikan paga dezan sarri».

 

Letxeroak iduri dira ostalerak,

Suhiltzale hoiekin juntatu bearrak;

Badakite nola ken arnoari indarrak,

Izanagatik ere edari azkarrak,

Mozkortzekotz behar du barril bat bakharrak.

 

Etxean badaukate kapital segura,

Hortakotz bizi dira guziak gostura.

Alde guzietarik kanillatik ura,

Martxantak, zangoz goiti jartzen ez badira,

Ez zaie aise joanen arnoa burura.

 

Nunnahi galda dadien kaņa edo likurra,

Aise edan ditake nahi dena gostura;

Ez dugu zeren galda deusendako ura,

Arranjaturik dago behar den trenpura

Ez erretzeko gisan nehori zintzurra.

 

Apetitu biltzera mostrador ondora,

Ez dugu alfer pasatzen zonbaitek denbora:

Batek Biterra eta bertze batek Birra,

Edanagatik ere kolpez hamabira,

Sartzean bezain fresko ateratzen gira.

 

Bi negozio dira biak parekoak,

Batzu ostaler eta bertzeak letxeroak:

Mainuen emaiteko oi! zer medikuak,

Ez dauzkute kenduko burutik zentzuak,

Atxikitzen gaituzte ur hotzez hantuak.

 

Horietarik zonbeit direnean hiltzen,

Galtxagorrik lepotik ditik arrapatzen,

Haren aztaparretik Jainkoak ateratzen,

Ez baitu nahi ifernuan sekulan sar diten,

Beldurrez hango sua urez hil dezoten.

 

Estimagarri dira holako jendeak,

Zintzurra pattar eta zabalak hertzeak.

Ez diote kalte e'iten sekula edariak,

Den lekuan ez ditu itoko egarriak,

lanjer gehiago du hoien zamariak.

 

© Jose Mendiage    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko