OGEN LILIAK XVII
Migel Anjel Unanua , 1989
Hurbildik zuen mendia belatzak
Hobekien begiztatzen, oixtion
Ehizera joana bait zen.
Itzalak Itzal lez bigun jarraitzen zion...
Ez da hitzarmenarikan Naturan,
Baizik eta gutarraren meneko
Bizitzak zolaratzen; higaduran
Iraungo duen mezurik ez dago
Gizona ez bada saiatzen. Alta
Bizidun hutsa izan ezin eta
Mintzotiar doharke gauza guzti
Orri zurian hizkiak bezala
Igerririk: belatza, itzala...
Ihes egin zioten eskutik?
© Migel Anjel Unanua